XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaurko gure erabilpidea:
- Partizipio eta sustantibo berbalen ondorik: -ARREN
- Besteetan: -GATIK.

Esaera Fozilduak: Pozarren! Jainkoarren!.

ARREN honek euskalerri osoan mesedez otoi ordez iraun du.

Fozildu izan den neurrian hasierako h-a galdu du, baina Etxeparek Leizarragak eta Oihenartek harren, hargatik, eta abar ematen dituzte.

Destinatiboa
- (r)entzat; (r)endako; (r)entzako (nominalizatzaileagaz).

Genitibo edutezkoaren gainean eraikitzen da.

Bigarrena -(r)ENDAKO Bizkaian gehiago, baina iparraldean ere bai, autore zaharretan behintzat.

Bizidun nahiz bizigabekoekin erabilten da, genitibo edutezkoarekin egin ohi den bezala.

Prolatiboa -Tzat: . Beti mugatzailerik gabe, partitiboaren antzera.

Beraz, mugatzaile funtziorik ez du betetzen.

Iparraldean -TAKO ere erabili izan dute prolatibo zentzuan.

Batzuetan -TZAT prolatiboa, -KO nominalizatzailearen ondorik ere agertzen da: , Leizarragak.

Inesiboa
-N: ; -TAN: .
a) Kasu honetako marka zehatza -N da, baina bizidunetan -GAN- ipinten da genitibo edutezko ta desinentziaren tartean: AmaREN-GAN-dik, etab.

Inesiboan -N hartzen duenez, -GAn aldatzeke lotzen da, eta ez da egiten -GA=nEn= -e- epentetiko baten bidez loturik, -N horrek bazuelako inesibo kutsu bat besterik gabe, nahiz eta beste kasuetarako ez da kentzen.

b) Berdin antzera esan behar HAN adberbioari buruz.

Hau ez da HAR seinalatzearen inesiboa besterik.

Horregaitik ez du galtzen -N hori handik egiterakoan, bai ordea, hara egiteko (ez: haNra).

Dena den, ez ahatzi handik eta badela beste hau ere: Harik.

d) Sustantibo berbalak ere -N hutsa hartzen dute: egiteN, jateN, etc.

Badira artikulua dutenak ere: egiteAn, esateAn, etc.

Baina esanahi desberdina dute biok.

e) Mugatzailerik gabeko formak ere badira: bearren, itaurren, atxurren, etab.

Eta Xûberoan: gañen (guk: gainean).

f) Gradu gabeko zein gradu hurbileko artikulua eraman dezake: GoizeAn, goizeOn; bertAn, bertOn, etc.

g) Bizkaieraz Baten eta BateAn bereizten ditugu.

Lenengo zehaztugabea: Bat-e-N (-e- epentetika bat duelarik).

Eta bigarrena zehaztua: BAT-e-AN.

Bizkaieratik kanpo bigarrena hedatu da guztitarako.

Batetan ere erabiltzen da; eta idazle zaharrek ere badarabilenarren, batean baino barriagoa dirudi.